Tekniker Sharing News-en edizio berria

Data 24-01-2024 Tekniker

Teknikerren newsletterra, zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzkoa.

Zientziaren Industriak ezagutzaren mugan dauden erronka eta enigma handiak konpondu nahi ditu. Goraka doan merkatua da, soluzio teknologiko berritzaile berriak sortzen eta erabiltzen dituena, eta bertan inplikatutako eragile guztien artean (enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta instalazio zientifiko handiak) ezagutzaren eta esperientzien etengabeko transferentzia ezinbestekoa da.

Instalazio zientifiko trinkoagoak, autonomoagoak, seguruagoak eta jasangarriagoak diseinatzea eta eraikitzea da industria honek aurre egin beharreko erronka nagusietako bat. Tekniker Sharing Newsen edizio berri honetan, zentro teknologikoaren jardueraren berri ematen duen Teknikerren berripaperean, zentro teknologikoa murgilduta dagoen proiektu batzuk zehazten dira.

Irakurri gure buletinaren azken edizioa, Tekniker Sharing News 40

Eta, azken berrien inguruan egunean egon nahi baduzu, harpidetu zaitez!