Tekniker, Food 4 Future World Summit biltzarraren supporting partner

Data 03-05-2021 Tekniker

Teknikerrek supporting partner gisa hartuko du parte, baita nekazaritzako elikagaien sektorerako 4.0 Industriako aditu gisa ere, Food 4 Future World Summit biltzarrean.

Bilbok Food 4 Future World Summit biltzarra hartuko du; hau da, elikagaien eta edarien industria teknologia berrien, soluzioen eta automatizazio-sistemen bidez eraldatzeko biltzarrik berritzaileena.

2021eko ekainaren 15etik 17ra, elikagaien industriako balio-kate osoko profesionalak elkartuko dira Bilbao Exhibition Centren (BEC), datozen urteetan sektorea eraldatuko duten azken soluzio teknologikoak, berrikuntzak eta joerak erakusteko.

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den Teknikerrek parte hartuko du biltzarrean, supporting partner eta 4.0 Industriako aditu gisa. Halaber, FOODTECH 4.0 aliantza osatuko du AZTIrekin, elikagaien sektoreko balio-kate osoari nahiz teknologia-hornitzaileei soluzio teknologikoak eskaintzeko xedez.

Ekitaldiak, elikagaien eta edarien arloko elkarte eta enpresa nagusien babesa ez ezik, Eusko Jaurlaritzarena eta Bilboko Udalarena ere badauka.