Erakusketaria izan nahi duzu High Speed Machining 2018 biltzarrean?

Data 23-02-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Erakunde ikertzaileak abiadura handiko mekanizatuan lan egiten duten enpresekin konektatzeko dago diseinatuta High Speed Machining (HSM) biltzarraren hamalaugarren edizioa.

"Produktibitatea, kalitatea eta digitalizazioa" esloganaren pean, 2018ko apirilaren 17an eta 18an egingo da fabrikazio-teknologiei buruzko HSM biltzarraren XIV. edizioa, Donostiako Kursaal jauregian.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiak (CIRP) babestu dute biltzarra. Bertan, estatuko enpresak mundu osoko enpresekin jarri ahalko dira harremanetan, bai eta makina-erremintaren eta fabrikazioaren sektorean kontinente guztietan erreferentziakoak diren unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin ere.

Horretarako, erakusketa-gune bat prestatu du biltzarraren antolakuntzak, erakusketarientzako hiru modalitate hauekin:

1. aukera

  • Stand bat
  • Inskripzio bat
  • Prezioa: 1.800 €

2. aukera

  • Stand bat
  • Bi inskripzio
  • Prezioa: 2.100 €

3. aukera

  • Stand bat
  • Hiru inskripzio
  • Prezioa: 2.300 €

Informazio gehiago

HSM biltzarrean standa kontratatzeko aukerei eta baldintzei buruzko informazio gehiago edukitzeko, standen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.