Tekniker

Sentsore inertzialen bidez, keinu-hizkuntza ezagutzea

Helburua

Keinu-hizkuntza ezagutzea. Komunikatzen laguntzea.

Emaitzak

Keinu-hizkuntzaren itzulpen automatikoko sistema, keinuak ezagutzen dituena eta esaldiak eta hitzak osatzen dituena, gero itzultzeko edo erreproduzitzeko.

Sentsore inertzialen bidez, keinu-hizkuntza ezagutzea

Helburua zen keinu-hizkuntza ezagutzea, eskularru sentsorizatuen eta sentsore inertzialen bidez.

Bi sentsoreetatik jasotako informazioa analizatuta, erabiltzaileak egindako keinuak automatikoki ezagutzen dira denbora errealean.

Seinalea prozesatzeko eta adimen artifizialeko zenbait tekniken bidez, denbora-seinaleak segmentatu egin daitezke, gero ereduak ezagutzeko.

Kasu honetan erabilitako eskularruak 14 sentsore malgu ditu, eta eskuaren jarrera karakterizatzen du.

Sistemaren ezaugarri nagusiak hauek dira: keinu-identifikazioa, errepresentazioa eta Text to Speech (audioa), ikaskuntza-sistema automatikoen erabilera eta algoritmo genetikoen bidezko optimizazioa.

Teknologia hori bera muga fisiko handiak eta hitz egiteko muga handiak dituzten pertsonen komunikazioa errazteko erabil daiteke.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu