Tekniker

Proteinen eta zelulen patterninga

Helburua

Proteinak substratu gainean modu lokalizatuan immobilizatzea, eta topografiak zelula-zatiketan eta -bereizketan duen eragina aztertzea.

Emaitzak

Zelulak zatitzeko eta bereizteko gainazalak lortzea.

Proteinen eta zelulen patterninga

Zelulen eta substratuen arteko interakzioa asko ikertu izan den eremu bat da, aplikazio askotarako garrantzitsua baita.

Zehazki, zelulaz kanpoko matrizeak ezaugarri topografiko eta itsaskor desberdinak ditu. Hori horrela, IK4-TEKNIKERek hainbat lan egin ditu zelulek substratu baten gainazalaren topografiaren aurrean nola erantzuten duten ikertzeko egiturak fabrikatzen —esaterako, zutabeak, lerroak eta zuloak fabrikatzen— polimero biodegradagarriak nahiz glikosaminoglikanoetan (GAG) oinarritutako polimero naturalak erabiliz.

Zelulaz kanpoko matrizeak ezaugarri itsaskorrak eta ez-itsaskorrak ere badituenez, IK4-TEKNIKERek  erreplikatu egin ditu, proteinen immobilizazio lokalizatuaren bidez edo GAGetan oinarritutako polimero naturalen immobilizazioaren bidez (gero, proteinak haien gainean immobilizatuz). Hala, hezur- eta neurona-leinuak sortzeko zelula amen diferentziazio-azterketak egin ahal izango dira. 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu