Tekniker

Presioen eredu nazionalaren garapena CEM Metrologiako Espainiako Zentroarentzat

Helburua

Presioen eredu nazional bat edukitzea.

Emaitzak

Presioen eredu nazionalaren garapena CEM erakundearentzat; eredua 3 bar-eko presio absolutuak ere neurtzeko gai da, + 0,5 Pa baino gutxiagoko ziurgabetasunarekin.

Presioen eredu nazionalaren garapena CEM Metrologiako Espainiako Zentroarentzat

Garapena, berez, likido zutabe bikoitza –merkurioa– erabiltzea izan da.  

Funtzionamendua Torricelliren hasierako esperimentuan oinarrituta dago. Likido perfektu batekin, U formako hodi batean sartuta, hodiaren muturretan aplikatutako presioak desberdinak badira (DP), haien arteko altuerak desberdinak dira, h, eta DP=r·g·h, non r likidoaren masa dentsitatea den, g tokiko grabitatearen azelerazioa, eta h altueren arteko aldea.    

Muturretako batean hutsa egiten bada, DP neurria presio absolutuaren neurri bihurtzen da.

Printzipio sinple hori erronkaz beteta dago, presio eredu nazionala izateko ekipamenduak behar duen ziurgabetasun maila oso txikia baita. Hauek dira proiektuan gainditu diren erronketako batzuk, munduko “barometrorik" zehatzena lortzea ahalbidetu digutenak: merkurio zutabeen altuera laser bidezko interferometriarekin eta konpentsazioko trackerrarekin neurtzea, merkurioaren purutasuna (%99,99999), tenperaturaren kontrola 0,01 ºK baino gutxiagoko uniformetasunarekin, eta bibrazioetatik erabat isolatuta egotea oinarri berezi batzuen bitartez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu