ULMA Handling Systems

ULMA Handling Systems ULMA kooperatiba taldea osatzen duten zortzi enpresetako bat da. Enpresak soluzio logistikoak diseinatzen ditu, esaterako, picking sistemak, biltegiratze automatizatua, garraio automatizatua, etab. ULMA Handling Systems-ek aholkularitza logistikoa, plangintza, diseinua eta salmenta ondoko zerbitzuak eskaintzen du.

Gainera, biltegi barruko salgaien mugimendu guztiak ahalik eta ondoen eta kontrolik hoberenarekin egitea bermatzen duen biltegien kudeaketarako sistema bat du.

2016. urtean ULMA Handling Systems eta Tekniker-ek lankidetza akordio bat sinatu zuten, batez ere automatizazio eta modelaketaren garapenean oinarritzen dena.

ULMA Handling Systems-eko zuzendari gerentea Álvaro Martínez de Lagos jauna da enpresa honen ordezkaria Fundazioaren Patronatuan.

Esteka