Tekniker

Maier

Maier automobilgintzarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzaileak bere zentro teknologikoa du: Maier Technology Centre (MTC). 1995ean sortu zen, plastikoen sektorean erreferente bat izateko. Gaur egun, automobilgintzako enpresei zerbitzuak ematen dizkie.

IK4-TEKNIKERek MTCrentzat egiten dituen ekarpen garrantzitsuenen artean azpimarratzekoa da zentro teknologikoak duen ezagutza handia gainazal-tratamenduetan aplikatzen diren fabrikazio-teknologietan, automatizazioan eta prozesuak eskalatzen.

MTC IK4-TEKNIKERen erakunde laguntzailea da 2015eko urriaz geroztik, eta 2015eko abenduan patrono izendatu zuten. MTCko gerente Aitor Atutxa da enpresaren ordezkaria IK4-TEKNIKERen Patronatuko Batzordean.

Esteka
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu