Tekniker

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gipuzkoako Foru Aldundia eta IK4-TEKNIKER elkarlanean aritzen dira, Gipuzkoako enpresen berrikuntza teknologikoaren bidez haien lehiakortasuna hobetzeko ahaleginean.

IK4-TEKNIKER eragile aktiboa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea izeneko programan, eta programa horren helburuak dira Gipuzkoako enpresa industrialen lehiakortasuna hobetzea estrategikotzat jotzen diren teknologietan, eta lankidetza indartzea zientzia, teknologia eta berrikuntzako eragileen eta Gipuzkoako enpresa-sarearen artean.

Berrikuntzaren zuzendari nagusi Antton Tomasena jauna da Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria Fundazioaren Patronatuan.

Esteka
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu