Tekniker

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

IK4-TEKNIKERen patronatuan EHU sartzea erabaki estrategikoa izan da zentroarentzat. Izan ere, zentroak mundu akademikoaren eta EAEko enpresen arteko lotura gisa duen zeregina indartu egiten da erakunde horren ekarpenarekin; alegia, hiru campus, dozenaka fakultate eta zientziaren, ingeniaritzaren eta beste alor askoren hainbat eremutako ehunka ikertzaile dituen erakundearen ekarpenarekin.

Horrez gain, beste urrats bat da ikerketa, aplikazio teknologikoa eta enpresen berrikuntza gerturatzeko asmotan bi erakundeak pixkanaka egiten ari diren gerturatze estrategikoan. Horren adibide garbia da UPV/EHU gela eratu izana IK4-TEKNIKERen instalazioetan.

UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreorde José Luis Martín González erakunde honen ordezkaria da Fundazioaren Patronatuan.

Esteka
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu