H2Greem

H2Greem-ek giltza eskura motako soluzioak garatzen ditu, hidrogenoa konprimatzeko eta biltegiratzeko gaitasun integratuak dituzten hidrogeno-ekoizpeneko instalazioetan oinarrituta. Soluzio jasangarriak eskaintzen ditu eskaera handiko merkatuetarako, besteak beste, energia biltegiratzea, garraiorako erregaia eta industria-aplikazioak hartzen dituzten merkatuetarako. 

H2Greem-en jarduerak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du: proiektuaren garapena (hasieratik bukaerarainoko ingeniaritza (front-end) eta kokapena hautatzea eta lege-esparrura eta segurtasun-estandarretara egokitzea); ingeniaritza (Ingeniaritza zibila, tresneriaren ingeniaritza elektrikoa eta prozesuen kontrola); produktuaren integrazioa (´Balance of Plant´ osoa mihiztatzea, edukiontzietan integratzea eta nazioarteko estandar guztiei lotutako kalitate ziurtatua); in situ instalazioa (muntaketa eta abiaraztea in situ egikaritzea eta gainbegiratzea); eta eragiketa eta mantentzea (laguntza eragiketa- eta mantentze-aldietan).

Esteka