Nahi duzu babesle izan LUBMAT 2016 kongresuan?

Data 21-01-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

LUBMATen bosgarren kongresua, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzkoa, aukera ederra da sektoreko enpresa nagusiak erakartzeko.

2016ko ekainaren 7an eta 8an, LUBMATen kongresuaren bosgarren ekitaldia egingo da, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzkoa, IK4-TEKNIKERek antolatua Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eslogantzat harturik “The closest encounter between industry and science”, aurtengo ekitaldiak foro batean bilduko ditu zientzialarien komunitatea eta sektoreari loturiko industria-eragileak.

Horregatik, kongresuak aukera ona eskaintzen du sektoreko jarduerei zabalkundea emateko, eta halaber bere produktu eta zerbitzuak zuzenean erakusteko, kongresuko babesletzaren bitartez, publiko espezializatuari.

Kongresuaren antolakuntzak arreta berezia jarri du hiru babesletza-mota eskaintzen, interesa duten enpresen beharrei eta merkatu-estrategiei egokitzeko.

Gold Sponsorship

  • Hiru izen-emate doan
  • Konpainiaren logotipoa sartzea egitarauan, kongresuaren webgunean eta kongresuaren bideo ofizialean
  • Banner bat bilera-aretoetako pantailetan (hitzaldien aurretik)
  • Poster korporatiboei eskainitako gune bat (bilera-areto bakoitzean eta harrera-gunean)
  • Kongresuaren poltsan publizitate-materiala sartzeko aukera
  • %20ko deskontua stand batean

Silver Sponsorship

  • Bi izen-emate doan
  • Konpainiaren logotipoa sartzea egitarauan, kongresuaren webgunean eta kongresuaren bideo ofizialean
  • Banner bat bilera-aretoetako pantailetan (hitzaldien aurretik)
  • Kongresuaren poltsan publizitate-materiala sartzeko aukera
  • eko deskontua stand batean

Bronze Sponsorship

  • Izen-emate bat doan
  • Konpainiaren logotipoa sartzea egitarauan, kongresuaren webgunean eta kongresuaren bideo ofizialean

Gehiago jakin nahi baduzu LUBMAT babesteko baldintzez eta kongresuaz, ondoren datorren katalogoan begira dezakezu edo kongresuaren webgunera jo.