Murgilketa gabeko ultrasoinu bidezko garbiketaren fisika-kimika

Autorea: Jon Ander Sarasua Tesi zuzendaria Leire Ruiz, Facultad de Ciencia y Tecnología de la EHU/UPV; Estíbaliz Aranzabe, Tekniker Data2023

Tesi honek murgilketarik gabeko ultrasoinuen bidezko garbiketa izeneko teknologia disruptiboa aztertzen eta eskalatzen du.

Garbiketa ultrasoniko arrunta, bainu likido batean pieza zikinak sartzean oinarritzen da, ondoren intentsitate handiko ultrasoinua aplikatzeko. Osagaia ontzi batean murgildu beharrak desabantaila diferentzial bat da beste prozedura batzuen aldean. Azterlanaren abiapuntua honako hipotesi hau da: garbiketa-printzipio berak aplikatu ahal izatea, objektua murgildu beharrik gabe.

Horretarako, ultrasoinuaren igorlearen (sonotrodoa) eta garbitu beharreko gainazalaren artean sorturiko zubi kapilar baten bidez aplikatzen da ultrasoinua. Zubia gainazalean zehar mugiarazten da, eta garbiketa-prozesu berritzaile bat sortzen da. Hortik dator egindako lanaren motibazioa eta helburu nagusia: murgilketa gabeko ultrasoinuen bidezko garbiketan esku hartzen duten fenomeno fisiko-kimikoak aztertzea eta ulertzea.

Horretarako, eredu analitikoak, laborategiko eskalako esperimentazioa eta eskalatzea konbinatu dira. Aplikazioa eguzki energia planten garbiketara zuzendu da.