Monitorizatzea eta mantentze-lan proaktiboa aerosorgailuetan

Helburua

Mantentze-lan proaktiboa aerosorgailuetan.

Emaitzak

Lubrifikatzailearen egoera monitorizatzea sistema zentralizatu batekin komunikatutako onlineko sentsoreen bidez.

Ahalmen hauek dituzten sentsoreak garatu dira: lubrifikatzailearen (OilHealth®) osasun-egoera neurtzea, fluido lubrifikatzaileetan (OilWear®) dauden partikulak hautematea, eta olioak izan dezakeen degradazioari eta elementu mekanikoetan gerta litezkeen akatsei aurrea hartzea.

Sentsoreak aerosorgailuari lotuta daude, SCADA/PLC sistemekin integratzen dira, eta diagnostikoa modu autonomoan egiten dute. Gainera, aukera ematen dute sistema zentralizatu batekin komunikatzeko, aurreikuspenak egin daitezen etorkizunean izango duen egoeraz eta unerik egokiena kalkula dadin olioa aldatzeko edo mantentze-ekintza osagarriren bat egiteko.

Horrek guztiak etekin ekonomiko, ingurumen-onura eta jardute-onura handiak ematen ditu.