Laser teknologia pieza apartekoak fabrikatzeko

Data 25-05-2022 Tekniker

Teknikerrek makina-erremintan aplikatutako eta "Laser Manufacturing Lab" laborategian integratutako laser-eskaintzako elementuak aurkeztuko ditu BIEMH biurtekoan.

Laser teknologia kontuan hartu beharreko tresna osagarri bihurtu da pieza apartekoak fabrikatzeko hainbat sektoretan, esaterako aeronautikan, sektore aeroespazialean edo energiaren sektorean. Beste sektore batzuetan bezala, makina-erremintaren sektorean aplikatzea merkatuan dauden ekoizpen-prozesuen osagarri izan daiteke, edo fabrikatzeko modu berri bat. 

Adibidez, Laser Metal Deposition (LMD) izenez ere ezagutzen den hari- edo hauts-erako materiala zuzenean emanez 3D inprimaketa bidez osagaien fabrikazio gehigarriko prozesuak etorkizun handieneko teknologietako bat dira tamaina handiko piezak fabrikatzeko, edo alternatiba eraginkortzat ere jo daitezke osagaiak konpondu, birkargatu eta estaltzeko prozesuetarako.

Makina Erremintaren Nazioarteko hurrengo Biurtekoan, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Tekniker zentro teknologikoak, “Laser Manufacturing Lab” laborategian bezero industrialentzat eta LMD bidez fabrikatutako bi pieza erakutsiko ditu 1. pabiloikon C14 korridorean kokatutako erakustokian.

Teknologia berri samarra izan arren, pieza apartekoetarako eta balio handiko materialetarako prozesuaren eraginkortasun handiak, materialen egitura-kalitatea handitzeak, sistemaren malgutasunak eta mugimendu-askatasunak eta lehengaien erabileran kostu txikiagoak izateak industriaren interesa piztu dute.

Zentro teknologikoak altzairu herdoilgaitz austenitikoko (AISI 316L) konpresorerako zilindro bat eta altzairu herdoilgaitz austenitikoz (AISI 316L) fabrikatutako energia-sektoreko motor baten sarrera- eta ihes-balbulak ireki eta ixteko osagai bat aurkeztuko ditu.

Fabrikazio gehigarritik haratago

Era berean, nazioarteko azokan, Teknikerrek altzairu herdoilgaitz austenitikozko (AISI 316L) hainbat xafla erakutsiko ditu, pultsu ultralaburrezko laser eta eskaner poligonal bidez fabrikatutakoak.

Laserra erabiltzen duen beste fabrikazio-teknika bat da, eta hainbat industria-prozesutan aplika daiteke, hala nola edozein motatako materialaren doitasun-ebaketan (material polimerikoak eta beira barne), materialei propietate espezifikoak emateko gainazaleko aldaketa-prozesuetan (izotzaren aurkakoak, hidrofobikoak, bakterizidak eta abar), metalen koloreztatze estetikoan edo zulaketa-prozesuetan.

Fabrikatzaile aeronautikoak, kontsumo-ondasunenak, osagai mekanikoenak edo osasun-sektorekoak izan daitezke gisa horretako fabrikazio-teknologien erabiltzaile nagusiak.

Gainera, automobilgintzako osagai elektrikoen eskari gero eta handiagoari eta osagai horietan kobrearen erabilera gero eta handiagoari erantzuteko, Teknikerrek, BIEMH biurtekoan bateria-gelaxketarako kobrezko eta aluminiozko laser bidezko soldadura-prozesuaren erakusleak erakutsiko ditu. 

PDF deskarga