Muntaketa elektrikoko teknikaria behar dugu IK4-TEKNIKERen. Elkartu zaitez gurekin!

Data 17-06-2019 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKEReko automatizazio eta kontrol-unitatean muntaketa elektrikoko teknikaria behar dugu.

Goi-mailako Lanbide Heziketan elektrizitatearen arloko, makinen eta ekipoen erregulazio eta kontrolaren nahiz muntaketa eta mantentze-lanen arloko edota mekatronikaren arloko titulazioa edo antzeko titulazioa duen pertsona bat nahi dugu, erronka teknologikoekiko bokazioa duena eta etengabe eguneratzeko eta ikasteko prest dagoena.

Honako hauek dira lanpostuaren eginkizun nagusiak:

  • Makinetarako eta ekipoetarako eskema elektrikoak eta automatismoak egitea, diseinu-ingeniaritzarekin elkarlanean arituz garapenen xehetasunak doitzeko. Diseinurako, arriskuen aurretiko analisia, segurtasun-baldintzak eta araudi aplikagarria hartuko dira kontuan.
  • Armairuak muntatzea, ekipoak kablez hornitzea eta horiek martxan jartzen eta baliozkotzen parte hartzea, gure instalazioetan eta in situ. Entregatutako ekipoetan mantentze-lanak egiten parte hartzea.
  • Garatutako ekipoen jarraibide-liburuxkak egitea.
  • Hornitzaileei buruzko dokumentazioa, araudiak eta eskuliburuak eguneratuta edukitzea.

Lana egiteko, ezagutzak eta gutxienez lau urteko eskarmentua eduki behar dira askotariko ekipamenduetarako eskema elektrikoak diseinatzen (CAPen laguntzarekin) eta armairuak muntatzen. Bestalde, oinarrizko ezagutzak eduki behar dira mekanikan eta PLCren programazioan, eta eremu bakoitzean ezarri behar den araudia identifikatzen ohituta egon behar da. Era berean, erdi-mailako maila eduki behar da ingelesean.

Lanpostuan berehala hastea eskaintzen dugu, erakundean geratzeko aukerarekin. Bestalde, profilarekin bat egingo duen ordainsaria emango da.

Informazio gehiago

2019-AUT-MontElec eskaintzari buruzko informazio gehiago edukitzeko edo zure hautagaitza helarazteko, IK4-TEKNIKERen weba erabil dezakezu.