Gainazalen ingeniaritzan doktoretza-aurreko proiektu bat egiteko pertsona baten bila gabiltza. Elkartu zaitez gurekin!

Data 09-09-2019 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

Sputtering magnetroi bidez sintetizatutako nanopartikuletan oinarritutako katalizatzaileen garapenaren arloko doktoretza-aurreko proiektu bat egiteko ikertzailea behar dugu.

Jarduera katalitikoa duten eta lurrun-faseko jalkitze fisikoan oinarritutako teknologia berritzaile baten bidez (sputtering magnetroia) sintetizatu diren nanopartikulen ikerketan eta garapenean zentratuko da doktoretza-prozesua.

Teknologia horrekin, edonolako nanopartikula inorganiko eta puru sintetizatu daiteke, aleazioan nahiz core-shell egituretan, konposizio, geometria, neurri eta egitura kristalinoa zorrotz kontrolatuta.

IK4-TEKNIKERen gainazalen ingeniaritzaren ikerketa-arloan kokatzen da proiektua, eta Gainazalen eta Materialen Fisikako unitateko ikertzaile-taldearen laguntzarekin eta horren zuzendaritzapean garatuko da.

Lanpostua lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Materialetan, Zientzia Fisikoetan edo Kimikan duela gutxiko titulazioa izatea, master-mailakoa, doktoretza-ikasketak egin ahal izateko
  • Ingeles maila altua edukitzea, ahoz nahiz idatziz
  • Asko baloratuko da materialen zientzietan titulazioez haragoko ezagutzak edukitzea
  • Ikerketa-jarduerarako bokazioa, iniziatiba eta arazoak konpontzeko gaitasuna edukitzea

Informazio gehiago

2019-FSM-PhDCatalizadores eskaintzari buruzko informazio gehiagorako, klikatu hemen.