Elektronikako ikertzaile senior baten bila gabiltza

Data 20-12-2022 Tekniker

Teknikerren Elektronika eta Komunikazio Unitaterako proiektuak zuzentzeko gaitasuna duen ikertzaile senior lanposturako pertsona bat bilatzen ari gara.

Teknikerren Elektronika eta Komunikazio Unitaterako proiektuak zuzentzeko gaitasuna duen ikertzaile senior lanposturako pertsona bat bilatzen ari gara.

Elektronikan, Telekomunikazioetan edo antzekoetan goi-mailako titulazioa (ahal dela) edo ertaina duen pertsona bat dugu buruan, lidergo teknologikorako gaitasuna duena, 5-15 urteko esperientzia duena enpresetara transferi daitezkeen teknologikoki berritzaileak diren konponbideak garatzen.

Lanpostuaren erantzukizun nagusien artean honako hauek leudeke:

-Elektronika txertatuko proiektu industrialen eta europarren ikerketan eta zuzendaritzan parte hartzea.

-Planteamendu teknikoa eta proposamen industrialen eta europarren idazketa.

-Software txertatua diseinatzea eta garatzea, eta bezeroekiko harremanak eta elkarrizketa eraikitzea.

Berehalako laneratzea eskaintzen dugu, emandako gaitasunen araberako ordainsaria, jarduera erronkaria eta estimulatzailea, eta lanean pertsonak gogobetetzen laguntzen duten baldintza sozialak.

Izena eman hemen.

Elkartu zaitez gurekin!