Erakusketariak LUBMAT 2018 biltzarrean. Parte hartu nahi duzu?

Data 02-03-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Lubrifikazioari, tribologiari eta condition monitoring delakoari buruzko LUBMAT biltzarraren seigarren edizioa aukera bikaina da sektoreko enpresa nagusiekin harremanetan jartzeko.

2018ko ekainaren 5ean eta 6an, lubrifikazioari, tribologiari eta condition monitoring delakoari buruzko LUBMAT biltzarraren seigarren edizioa egingo da Donostiako Miramar jauregian.

Edizioz edizio, sektore horri lotutako industria eta zientzia ordezkatzen dituen erreferentziazko gunea izaten jarraitzen du.

Biltzarraren esparruan, erakusketa-gune bat egongo da. Bertan, produktuetan eta zerbitzuetan egin dituzten azken berritasunak sektorearekin zerikusia daukaten bisitariei zuzenean erakusteko aukera edukiko dute erakundeek.

Erakusketarako toki bat edukitzeko, hiru aukera daude:

1. aukera

  • Stand bat
  • Inskripzio bat
  • Prezioa: 1.800 €

2. aukera

  • Stand bat
  • Bi inskripzio
  • Prezioa: 2.100 €

3. aukera

  • Stand bat
  • Hiru inskripzio
  • Prezioa: 2.300 €

Informazio gehiago

LUBMAT 2018 biltzarrean standa kontratatzeko aukerei eta baldintzei buruzko informazio gehiago edukitzeko, standen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.