Erakusketaria izan nahi duzu IoT Week 2018 biltzarrean?

Data 28-02-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak . IoT .

IoT Week 2018 biltzarrean, Gauzen Interneten esparruko azken joerak eta berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dira.

Besteren artean, Gauzen Interneten (IoT) eremuan sortzen ari diren teknologiak, IoT eta adimen artifiziala, IoT eta adimendun hiriak, IoT eta Big Data eta IoT eta 4.0 Industria jorratuko dira IoT Week 2018 biltzarrean, ekainaren 4tik 7ra bitartean, Bilboko Euskalduna jauregian.

Gauzen Interneten arloan adituak diren pertsonak, ikerketa-zentroak, IoT-ri bideratutako enpresak, start-up delakoak eta nazioarteko antolakundeak bilduko ditu hitzorduak; beraz, aukera paregabea da biltzarrean erakusketari aritzeko.

Erakusketa-gunea kontratatzeko bi modalitate aurreikusi ditu hitzorduak:

1. aukera

Komertzialak ez diren start-up eta erakundeetarako.

  • 3x2 metroko standa (6 m2)
  • Prezioa: 900 € (%21 sartu gabe)

Hau hartzen du:

  • Muntaketa eta desmuntaketa
  • Tokia
  • Mahaia
  • 2 aulki
  • Banatzailea
  • Alfonbra
  • Wifia
  • Izen-emate osagarri 1
  • Logoa iotweek.org webgunean jartzea

2. aukera

Industriarako eta enpresetarako.

  • 3x2 metroko standa (6 m2)
  • Prezioa: 1.600 € (%21 sartu gabe)

Hau hartzen du:

  • Muntaketa eta desmuntaketa
  • Tokia
  • Mahaia
  • 2 aulki
  • Banatzailea
  • Alfonbra
  • Wifia
  • Izen-emate osagarria
  • Logoa iotweek.org webean

Informazio gehiago

IoT Week 2018 biltzarrean standa kontratatzeko aukerei eta baldintzei buruzko informazio gehiago edukitzeko, standen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.