knowit, IK4-TEKNIKERREN zaintza teknologikoko plataforma, VISIO 2016n egongo da

Data 17-10-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Knowit, IK4-TEKNIKERREK garatu duen elkarlanezko adimen-plataforma, hainbat lekutan ezarri da. Bada, VISIO biltzarreko programak benetako bi kasu jasoko ditu.

Urriaren 20an eta 21ean, Gasteizen egingo da VISIO biltzarraren seigarren edizioa. Zaintza teknologikoarekin eta adimen lehiakorrarekin zerikusia duten alderdien inguruan aritzeko eta eztabaidatzeko nazioarteko elkargunea da VISIO 2016.

Zaintza estrategikoa sustatzen duten edota jarduera hobetzeko balio duten profesionalak eta antolakundeak elkartzea da hitzordu horren helburua, eta IK4k antolatu du, beste batzuekin batera.

Nabarmendu beharra dago IK4-TEKNIKER partaidea dela ekitaldiaren antolakuntzan eta ekitaldiko adituen batzordean, eta, gainera, bi hitzaldirekin hartuko duela parte.

IK4-TEKNIKERREN eskutik adimen lehiakorra lantzen ari diren enpresen benetako esperientzia xehetasunez kontatzeari daude zuzenduta bi hitzaldiok.

Lehenengoa, enpresei buruzko saioan dago kokatuta. Jose Amores EGILE CORPORATION XXIeko berrikuntza eta garapeneko zuzendariak kontatuko du nola ari diren egituratzen adimen lehiakorra Oinarri Teknologikodun Enpresen korporazioan.

Bigarrena erreminten inguruko saioan aurkeztuko da. Álvaro Elorduy TRES60ko salmenta-managerrak erakutsiko ditu knowit elkarlanezko adimen-plataformaren onurak. Aipatu plataforma IK4-TEKNIKERREK garatu du oso-osorik, eta enpresetako eraldaketa digitalari laguntzen dio.