Intereseko biomarkatzaileen (TNFα) maila oso-oso baxuak detektatzea

Helburua

TNFα hantura-prozesuen biomarkatzailerako detekzio-muga klinikoki interesgarri bat lortzea.

Emaitzak

Serum-lagin errealetan 6 pg/mL-ko kontzentrazioak detektatzea.

Intereseko biomarkatzaileen (TNFα) maila oso-oso baxuak detektatzea

In vitro diagnostikoen sektorean, ezinbestean garatu behar dira biomarkatzaileak detektatzeko teknologia sentikor eta fidagarriak, eta, aldi berean, sinple eta merkeak.

Testuinguru horretan, biosentsore elektrokimiko bat garatu da TNFα detektatzeko. Biosentsore hori zitokina bat da, eta haren gainespresioa zenbait patologiarekin erlazionatuta dago, hala nola artritis erreumatoidearekin, Alzheimerren gaixotasunarekin eta Crohn-en eritasunarekin. Horretaz gain, TNFα egun arrakasta izaten ari diren zenbait tratamendu biologikoren (Adalimumab eta Ifliximimab, adibidez) helburua da.

Biosentsore elektrokimiko horrek emaitza bikainak eman ditu: lagin araztuetan 2 pg/mL-ko detekzio-mugak lortu dira, eta serumaren lagin errealetan, 5,8 pg/mL-koak. Balio horiek TNFα-ren balio arrunten azpitik daude. Teknika horren sentikortasuna, eta haren sendotasuna, kostu txikia eta eramangarritasuna direla eta, biosentsore hori hautagai bikaina da biomarkatzaile horrekin erlazionatuta dauden askotariko hantura-prozesuak diagnostikatzeko eta monitorizatzeko.