Industriarako elkarlaneko robotika Automatika 2016n

Data 08-07-2016 IK4-TEKNIKER Tags Automatizazioa eta robotica industriala . Azokak .

IK4-TEKNIKERek parte hartu du Automatika 2016n, Automatizaziorako eta Robotikarako Nazioarteko VII. erakusketan, Munichen.

Automatika 2016 azokak, hots, Automatizaziorako eta Robotikarako Nazioarteko VII. erakusketak, nazioarteko industria guztia bildu zuen ekainaren 21etik 24ra bitartean, Munichen (Alemanian).

IK4-TEKNIKERek hiru standetan hartu zuen parte, Europako hiru proiekturen erakusle ezberdinekin: elkarlaneko robotika (FourByThree), robotika industriala (SMErobotics) eta datuen monitorizazioaren bidezko mantentze-lan industriala erakutsi zituen (Co-FACTOR).

Pertsona-robot lankidetza

Pertsona-robot elkarlaneko eszenatokiak eraikitzeko unean aurrera egiteko xedez, erabiltzaile bakoitzaren beharren araberako beso robotikoa muntatzeko osagai sorta erakutsi zuen zentro teknologikoak. Industria inguruneetan aplikazio modularrak, malguak, efizienteak eta seguruak garatzeko tresnak biltzen ditu robot horrek, pertsonekin lankidetzan aritze aldera.

Informazio gehiago

Robotika industriala: Automatizazio malgurako irtenbideak

Robotika industrialak fidagarritasuna, kostuen murrizketa eta doitasuna eman dizkio ekoizpenari industria ugaritan. Alabaina, ekoizpen mota batzuek, gaur egun ere, gizakien esku hartzea behar dute faseetako batzuetan, bai duten konplexutasunagatik, bai automatizazioaren kostu handiagatik. Teknologia integratuak dituen robot bi-manipulatzailea erakutsi zuen IK4-TEKNIKERek azokan. Teknologia horien artean 3D hautematea, zentzumen-integrazioa (ikusmena eta indarra) edo osagai aeronautiko baten muntaketan pertsonak hautematea daude, besteak beste.

Informazio gehiago

Industriaren mantentze-lanak eta Industry 4.0

Azkenik, Co-FACTOR standean, hau da, “Smart Components” deiturikoekin zerikusia duten proiektuen klusterrean, IK4-TEKNIKERek sistema ziber-fisiko bat (data logger eta datuen azterketa hodeian) erakutsi zuen. Operazio, egoera eta alerta parametroak monitorizatzea ahalbidetzen du horrek, eta erabilera hobetzeko, huts egiteei aurreratzeko eta eskuragarritasuna areagotzeko xedea dauka; azken batean, eta kasu honetan, garraio industrialeko sistemen operazioa eta mantentze-lanak optimizatzea da kontua. Irtenbide mota hori ezinbestekoa da alokairuan eta erabileraren araberako ordainketan (T-REX) oinarritutako salmenta mota berrietaranzko bilakaera eduki nahi duten enpresentzat.