IK4-TEKNIKERek parte hartuko du Modelicari buruzko Nazioarteko XII. biltzarrean

Data 15-05-2017 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

IK4-TEKNIKERek, Modelica programazio-hizkuntza erabiliz, ohantze finkoak birsortzeko eredu dinamikoak garatu ditu, bero-trukagailuen sare batera sartzeko gero, eta emaitzak aurkeztuko ditu Modelicari buruzko Nazioarteko XII. biltzarrean.

Egun hauetan, Modelicari buruzko Nazioarteko XII. biltzarra hartuko du Pragak. Programazio-hizkuntza bat da Modelica, eta sistema fisiko konplexuetan dauden osagai mekanikoak, elektrikoak, elektronikoak, hidraulikoak, termikoak eta abar simulatzera dago bideratuta.

Biltzarrean, sistema fisiko konplexuen modelaketarekin eta simulazioarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dura, baita ikerketa- eta industria-ezarpenetarako erramintak ere.

IK4-TEKNIKERrek 2009tik hartzen du parte biltzar horretan, hainbat hitzaldirekin. Aurten, “Modeling and simulation of fixed bed regenerators for a multi-tower decoupled advanced solar combined cycle” izeneko aurkezpenarekin hartuko du esku.

Bero-trukagailu birsortzaileen aurretiazko diseinua egite aldera Modelican garatu diren bi eredu dinamikori (zeramikoa bata, metalikoa bestea) buruzkoa da aurkezpena. Dorre anitzeko eguzki-instalazio termoelektrikoaren prototipo batean bero birsortzailea partekatzeko sistemaren diseinu osoa egiteko erabili dira eredu horiek.

Bi ereduak daude CAPTURE proiektu europarraren barruan. IK4-TEKNIKERek parte hartzen du hor, eta kontzentrazio bidezko eguzki-instalazioaren eraketa berritzaile baten ingurukoa da.

Ahozko aurkezpenez gain, poster-saioak eta erakusketa-gunea ere egongo dira biltzarrean.

Zibernetikaren eta Informatikaren Txekiako Elkarteak (CSKI) eta Politecnico di Milano-k antolatu dute, Modelica elkartearen laguntzarekin. Biltzar horrek, bi urterik behin, erabiltzaileak, liburutegi-garatzaileak eta hizkuntza-diseinatzaileak biltzen ditu, beren ezagutza parteka dezaten, eta Modelica-rekin eta Functional Mockup Interface delakoarekin zerikusia duten azken garapen zientifikoen eta industrialen inguruan ikas dezaten.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez Modelica biltzarraren web ofizialera.