IK4-TEKNIKERek parte hartuko du “Industriaren eraldaketa digitala” jardunaldian

Data 26-01-2017 IK4-TEKNIKER Tags Jardunaldiak .

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du Innobasquek antolatu duen “Industriaren eraldaketa digitala” jardunaldian, zerbitizazioari eta 4.0 Industriari buruzko hitzaldi batekin, industrian ezarritako benetako kasu batean oinarrituta.

#BLindustria40

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Brunch & Learn delakoaren beste edizio bat egingo du otsailaren 2an. Bertan, Innobasqueren erakunde bazkideek beren ezagutza espezializatua partekatuko dute, eta IK4-TEKNIKERek parte hartuko du, hizlari gisara.

Oraingo honetan, “Industriaren eraldaketa digitala” da jardunaldiaren izenburua, eta teknologia digitalak industrian sartzeari buruzkoa izango da; bai eta, ondorioz, industriako prozesuen, produktuen eta zerbitzuen bilakaerari buruzkoa ere. Izan ere, negozio-eredu berriak sortu ditu horrek, 4.0 Industrian edo Laugarren Industria Iraultzan kokatutakoak horiek.

Zehazki, "Zerbitizazioa eta 4.0 Industria: ezarpena orga jasotzaileen alokairu-erabileran" izenburua duen hitzaldia emango du IK4-TEKNIKERek, industriako zerbitzuetan oinarritutako negozio-eredu berrien garapenari buruzkoa. Izan ere, aktiboen operazioak eta mantentze-lanak kudeatze aldera, datuak hartzeko eta informazioa prozesatzeko teknologia berriak ezartzearen ondoriozkoak dira negozio-eredu berri horiek.

Innobasqueren egoitzan bertan izango da jardunaldia, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan, Zamudion. Era berean, Deustuko Unibertsitateak, Nem Solutions-ek eta Sisteplant-ek ere hartuko dute parte.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, sakatu hemen