IK4-TEKNIKERek eta Ibermáticak 4.0 Industriaren errealitatea EAEko enpresetara gerturatu dute

Data 23-09-2015 IK4-TEKNIKER

Zentro teknologikoak eta zerbitzu informatikoen konpainiak jardunaldi bat antolatu dute azken joera teknologikoetan eta haiek enpresa-arloan duten aplikazioan sakontzeko. Jardunaldian, aditu batzuek hitzaldiak emango dituzte, mahai-inguru bat izango da, eta bisita gidatu bat egingo da IK4-TEKNIKERen instalazioetara.

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa eta Ibermática zerbitzu informatikoen konpainiak 4.0 Industriari buruzko jardunaldi bat antolatu dute, industria-arlora zuzendutako azken teknologien ezagutzan eta haien enpresa-sarerako transferentzian sakondu, eta, hala, ekimen pribatuaren lehiakortasuna sustatzeko.

"Industry 4.0ko lehen esperientzia praktikoak" izeneko jardunaldia irailaren 23an izango da, asteazkenean, IK4-TEKNIKERen instalazioetan, Eibarren, Gipuzkoan.

Arlo teknologiko eta industrialeko enpresarik ezagunenetako batzuen ordezkariak egongo dira jardunaldian; esate baterako, Virtualware, Maier, Indaraba eta Losán Taldea.

IK4-TEKNIKEReko IKTen arloko arduradun Aitor Alzagak ‘4.0. Industria: iraultza edo bilakaera" hitzaldia emango du, fabrikazioaren etorkizunak izango dituen oinarrien berri emateko.

Jardunaldian, zenbait hitzaldi emango dituzte adituek teknologia aurreratuak enpresan aplikatzeko moduari buruz. Mahai-inguru bat ere izango da, arrakasta-kasuen eta adibide praktikoen berri emateko, eta industria-iraultza berri honetara egokitzeko eta eraldatzeko aukera ematen duten estrategia-ereduak azaltzeko.

Industria-garapenaren paradigma berri honek sortzen dituen hala ziurtasunak nola zalantzak agerian jartzea dute helburu hitzaldiek, zenbait ikuspegitatik eta ikuskera errealista batetik abiatuta.

Jardunaldia amaitzeko, bisita bat egingo da zentro teknologikoaren instalazioetara. 30 urtetik gorako esperientzia du zentrok teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta teknologia hori enpresetara transferitzen.

IK4-TEKNIKER ikerketa aplikatuko eragile garrantzitsua da fabrikazio aurreratuan, eta bazkide giltzarria da EAEko enpresek I+Garen bidez lortutako aurrerapenak beren ekoizpen-prozesuetan sar ditzaten eta nazioarteko merkatuetan posizionamendu optimo bat lor dezaten.
4.0 Industria edo laugarren industria-iraultza izenekoak industria garatzeko paradigma berri bat aurreikusten du, I+G+B bidez egindako aurrerapen teknologikoak fabrikazio-prozeduretan eta merkatuko benetako produktuetan bizkor aplikatzean oinarrituta.

Iraultza berri horrek fabrikazio-teknika berritzaileak erabiltzea sustatzen du, industriaren lehiakortasuna bermatzeko.

IKTak IK4-TEKNIKERen

PDF deskarga