IK4-TEKNIKERek bere nahiak bete ditu MetalMadrid-en egin duen lehenengo edizioan

Data 22-11-2016 IK4-TEKNIKER Tags Azokak . Inspekzioa eta neurketa .

Zentro teknologikoak balantze positiboa egin du azokan egindako jardueraren gainean, eta bisiten kopuru handia azpimarratu du.

MetalMadrid Madrilgo Erkidegoko Industria Azokaren bederatzigarren edizioa arrakastatsua izan zen parte-hartzeari dagokionez. Azaroaren 16an eta 17an egin zen erakusketa, Madrileko IFEMAko 4. pabilioian. Bada, 270 inguru stand ikusteko hitzordura bertaratu nahi izan zuten bisitari ugari jaso zituen azokak. Stand horien artean egon zen IK4-TEKNIKERena.

Zentro teknologikoak lehen aldiz hartu zuen parte erakusketari gisa, B22 standean, eta bere gaitasun orokorrak erakutsi zizkion industriari; sektore aeronautikorako irtenbide teknologikoak bereziki.

Zehazki, neurri handiko osagaien eta bitarteko produktiboen egiaztapenaren eremuko gaitasunak erakutsi zituen: batetik, makina-erreminten kalibrazioa eta egiaztapena, koordenatu bidez neurtzeko makinak eta zehaztasunezko sistema mekatronikoak, eta, bestetik, piezen eta osagaien karakterizazio geometrikoa, in situ egindako dimentsio-neurketaren bidezkoa.

Era berean, IK4-TEKNIKERek trazer laser ekipoa erakutsi zuen bere standean, makina-erreminta eta koordenatuak neurtzeko makinen egiaztapenerako eta konpentsazio bolumetrikorako.

Zentro teknologikoak bere xedeak bete zituen azokan. Antonio Gutiérrez IK4-TEKNIKEReko Metrologiako zuzendariaren hitzetan: "Azokan parte hartu dugun lehen aldia izateko, bisitari ugari jaso ditugu bi egunetan, kontsulta interesgarriak egin dizkigute eta kontaktu berriak eratu ditugu. Bestalde, ohiko bezeroekiko harremanak sendotu ditugu. Oso pozik gaude gure parte-hartzearekin".