Tekniker

IK4-TEKNIKER talentu bila arituko da UNIRen Enplegurako IV. Azoka Birtualean

Data 25-02-2019 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKERek hirugarren aldiz hartuko du parte UNIRen Enplegurako IV. Azoka Birtualean.

2019ko martxoaren 18tik 24ra, Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak (UNIR) Espainiako Enplegurako Azoka Birtualaren laugarren edizioa antolatuko du: enplegagarritasun-ekimen nagusia da hori unibertsitate-eremuan, lineakoa, eta IK4-TEKNIKERek hirugarren aldiz hartuko du parte.

Zentro teknologikoak stand birtual bat izango du, non ikasleek hobeto ezagutu ahalko duten zentroa, eta zentroarekin denbora errealean elkarreraginean ibili, txat baten bidez.

Zehazki, IK4-TEKNIKER martxoaren 24an egongo da eskuragarri, 09:30etik 13:00era eta 14:00etatik 17:30era, eskaerei arreta emateko eta zalantzak argitzeko.

Azokaren xedea topaleku birtual bat sortzea da, non enpresak eta UNIReko nahiz beste unibertsitate batzuetako ikasleak eta graduatuak elkarreraginean aritzea sustatuko den, enplegagarritasuna hobetzeari eta lan bila dabiltzan profesionalak talentu bila dabiltzan enpresetara hurbiltzeari begira.

Espainiako Enplegurako III. Azokaren emaitzak

Azokaren hirugarren edizioan, parte-hartze handia egon zen: 6.381 bisita izan ziren, 156 enpresak hartu zuten parte, 1.117 lan-eskaintza egin ziren, 3.503 lanpostu huts argitaratu ziren, eta 6.000tik gora inskripzio egin ziren eskaintzetan.

Informazio gehiago

UNIRen Enplegurako IV. Azoka Birtualari buruzko informazio gehiago izateko, klikatu hemen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu