IK4-TEKNIKER, Metrologiari buruzko Espainiako Biltzarra antolatu duen batzorde zientifikoan

Data 23-12-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak . Inspekzioa eta neurketa .

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du lau urterik behin antolatzen den biltzarra antolatzen. Biltzarrak eragin handia izaten du zientzia- eta hezkuntza-komunitateetan, administrazio publikoetan eta enpresa sektorean.

"Garapenerako neurria, ongizatearen bermea pertsonentzat" lemapean, Metrologiari buruzko 6. Biltzarra antolatu du Espainiako Metrologia Zentroak. San Fernandon (Cádiz) egingo da, 2017ko ekainaren 7an, 8an eta 9an.

Metrologiaren eremu ezberdinetan sentsibilitate berezia eta esperientzia duten enpresetako eta erakundeetako ordezkariek osatu dute antolakuntza-batzordea.

Alderdi zientifikoei dagokienean lagunduko du IK4-TEKNIKERek, jorratu beharreko gaiak proposatuz, biltzarreko saio batzuk koordinatuz zein moderatuz eta hitzaldien ebaluazioan parte hartuz.

 

IK4-TEKNIKERentzat, metrologiaren eremuan oro har egin duen ibilbidearen aitortza dakar horrek, izan ere, eskarmentu handia dauka industria-sektoreko metrologia-eskarietan eta -irtenbideetan ekarpenak egiten.