IK4-TEKNIKER garaile atera da Bizkaia Talent lehiaketan

Data 07-02-2019 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKERek sari bat irabazi du "Zer da Bizkaia Talent zuretzat?" lehiaketaren lehenengo edizioan, "Erakundeak" modalitatean. Sariarekin, zentro teknologikoak garatzen duen talentuaren ereduari eta kudeaketa-jarduerei buruzko erreportaje bat argitaratuko da.

Bizkaia Talent elkarteak berrikuntza eta ezagutza-prozesuan prestakuntza-maila handia duten pertsonak erakarri, lotu eta atxikitzeko behar diren baldintzak ezartzen laguntzen du Bilbon, Bizkaiko lurralde historikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan oro har. Bada, "Zer da Bizkaia Talent zuretzat?" lehiaketaren lehenengo edizioa abiatu du, eta IK4-TEKNIKERek irabazi du "Erakundeak" modalitatea.

Elkartearen erabiltzaileek horren jardueraren eta erabiltzaileengan sorturiko inpaktuaren gainean duten pertzepzioa ezagutzea izan da lehiaketaren xedea.

Hala, parte-hartzaileek metafora, istorio, marrazki eta abarren bidez azaldu behar izan dute zer den Bizkaia Talent prestakuntza-maila handia duten profesionalentzat nahiz erakundeentzat.

Lehiaketari egin dion ekarpenarekin, Bizkaia Talent elkartea sortu zeneko helburuak duen garrantzia, elkarteak egin duen ibilbide aparta eta beti erakutsi dituen konpromiso- eta zerbitzu-maila handia gogoratu ditu IK4-TEKNIKERek, beti egin izan baitu bien interesen, IK4-TEKNIKERek arlo horretan zituen premiak asebetetzearen eta lurraldea garatzearen alde.

"Gaur egun, Bizkaia Talent elkarteak oso zerbitzu berritzaile ugari dauzka, talentuaren ekosistemak aztertzeko eta diagnostikatzeko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan balio handiko talentua identifikatzeko, erakartzeko, harrapatzeko eta integratzeko beharrezkoak direnak. Gainera, nazio-mailako eta nazioarteko foro espezializatuek aitortza egin diote", baieztatu du Francisco Febrer IK4-TEKNIKEReko Pertsonak Garatzeko kudeatzaileak.

Testuinguru horretan, Mercedes Aja IK4-TEKNIKEReko Pertsonen eta Antolaketaren zuzendariak gaineratu duenez, "Bizkaia Talent elkarteko taldeak ikusgarri egin du Euskal Autonomia Erkidegoan integratu edo bertara itzuli nahi duten balio handiko profesionalen diaspora, harremanen sare dinamiko bat ezarriz. Zalantzarik gabe, talentua erakartzeko eta garatzeko prozesua aberastu du horrek".

Zentro teknologikoak, sarietako bat irabazi duenez, argitalpen bat egingo du Bizkaia Talent elkartearen newsletter-ean, zeinak 11.000 harpidedun dauzkan, eta IK4-TEKNIKERen talentua kudeatzeari begira garatzen diren jarduerei eta kudeaketa-neurriei buruzkoa izango da.