Tekniker

Gainazal metalikoen eta artelanen laser bidezko garbiketa

Helburua

Gainazal metalikoak eta artelanak laser-erradiazio bidez garbitzea eta modu kontrolatuan zaharberritzea.  

Emaitzak

Erradiazio-motaren eta parametro-leihoaren aukeraketa optimoaren bidez askotariko substratu eta kutsatzaileetara egokitutako laser bidezko garbiketa-prozesua.

Gainazal metalikoen eta artelanen laser bidezko garbiketa

Laser-erradiazio bidez gainazalak garbitzeko teknologiak industrian nahiz artelanen zaharberritzean erabiltzen dira.

Industrian, babes-kapak —adibidez, galvanizatuak— edo turbina-osagaietako hesi termikoko geruzak kentzeko erabil litezke, besteak beste.

Zaharberritzearen alorrean, berriz, askotan egiten zaie eraso fatxadei eta artelanei graffiti motako pintaketa bidez.

IK4-TEKNIKERek bildutako esperientziak erakutsi du bideragarria dela zenbait substratutako pinturak laser bidez garbitzea, hala nola altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko substratuetakoak, zenbait motatako laser-iturriak erabiliz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu