Fluido lubrifikatzaileak monitorizatzeko sistema berria

Data 08-09-2020 Tekniker

Tekniker zentro teknologikoak fluido lubrifikatzaileen monitorizatze-sistema berriaren patentea eskatu du, makinaren egoeraren diagnostiko eraginkorra egiteko eta, horrenbestez, makinaren bizitza baliagarria luzatzeko.

Makina industrialek olioak erabili ohi dituzte bere osagaiek behar bezala funtziona dezaten. Izatez, horrelako makinek izaten dituzten hutsegite gehienak lubrifikazio arazoekin lotuta egoten dira. Lubrifikazioak berezko garrantzia du, izan ere, behar bezalakoa ez bada baliteke kostuak nabarmen haztea eta makinaren bizitza baliagarria laburtzea. Makina industrialek olioak erabili ohi dituzte bere osagaiek behar bezala funtziona dezaten. Izatez, horrelako makinek izaten dituzten hutsegite gehienak lubrifikazio arazoekin lotuta egoten dira. Lubrifikazioak berezko garrantzia du, izan ere, behar bezalakoa ez bada baliteke kostuak nabarmen haztea eta makinaren bizitza baliagarria laburtzea. 

Makinak errendimendu egokian funtzionatzeko, fluidook konposizio jakin bat izan behar dute, eta garbi mantendu behar dira. Hori dela eta, olio lubrifikatzailea monitorizatu behar da, makinaren funtzionamenduari buruzko informazio garrantzitsua ematen duelako. 

Testuinguru horretan, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kidea den Tekniker zentro teknologikoak sistema berri baten patentea eskatu du, sentsore magnetiko baten bidez biskositatea aztertu eta fluido lubrifikatzaileak monitorizatzea ahalbidetzen duena. Gainera, fluidoen monitorizatze-sistema berria hainbat sektoretan aplika daiteke, hala nola, energetikoan (haize-sorgailuak, turbinak…), aeronautikan, makina-erremintetan edo itsasoaren arloan.

Fluidoak ikuskatzeko metodo berri honen patentea eskatu du Tekniker-ek; sistema hori Iñaki Bravo ikertzailearen tesiaren harira jaio zen, zentro teknologikoaren Informazio Sistema Adimendunen Unitatekoa. Tesia biskositatea, hau da, likidoek jariatzeko duten erresistentzia, monitorizatzeko sentsore magnetiko berri baten garapenean ardaztuta dago.

Partikula metalikoen eta ez metalikoen zenbaketa fluido lubrifikatzaileetan

Osagaiak babesten dituen geruzarekin lotutako propietatea da biskositatea, osagaiek beren artean kontaktu zuzenik izan ez dezaten. Biskositatea handiegia bada, olioa ezin da heldu behar den lekura eta, hortaz, ez du bere funtzioa betetzen. Txikiegia bada, berriz, kontaktuaren presioaren ondorioz olioa bere lekutik irteten da, eta kasu horretan ere ez du bere funtzioa betetzen. 

Hala, sistemaren ahalmen magnetikoa aprobetxatuz, osagarri interesgarria da partikulak zenbatzen dituzten sentsoreetarako, biskositatearen kontrola ere barne hartuz; horren bitartez, lubrifikatzailearen egoera monitorizatu eta fluidoan dauden partikula metalikoak zenbatu nahi dira.

Biskositatea aztertzeko sentsorea gehituta eta eskatutako patentera egokituta, partikula metalikoak (makinaren barruan sortuak) eta ez metalikoak (kanpoko kutsaduraren ondorioz sortuak) bereizi nahi dira. 

“Partikula metalikoak eta ez metalikoak zenbatzeko balio duen sistema berri honek makinen diagnostikoa hobetuko du, eta horri esker makinaren bizitza baliagarria luzatzeaz gain ez da alferrikako mantentze-kosturik egongo”, azaldu du Iñaki Bravok.