Etorkizuneko robot industrialak eraikiz

IK4-TEKNIKERREK industria-manufaktura zentroetan modu eraginkor eta seguruan kolaboratuko duten robotika arloko soluzioak eraikitzeko Europar ituna gidatu du.

FourByThree europar proiektua gaur iritsiko da amaierara. Azken hiru urteetan zehar, 17 bazkidez osatutako itun batean, irtenbide robotiko aitzindariak diseinatu, eraiki eta probatzeko aritu dira lanean, manufaktura industrialeko enpresetan giza langileekin modu eraginkor eta seguruan lankidetzan aritzeko gai izango direnak.

FourByThree proiektuak arrakastaz erdietsi du giza langileekin lankidetzan erabiltzeko modukoak diren hardware nahiz software irtenbide seguru eta efizienteak, erabilerrazak eta programatzen errazak, garatzeko helburua. Proiektuaren hurbilketa modularrari esker, emaitza gehienak dagoeneko merkatuan badiren edo une honetan garatzen ari diren robotikaren alorreko beste alternatiba batzuekin uztartu daitezke. FourByThree irtenbideak online plataforma baten bidez izango dira eskuragarri.

“FourByThree proiektua lagungarri izan da etorkizun hurbil batean industria-jardunetan gizakiak eta robotak eskutik eskura lan egiten ikusi ahal izateko erronka egia bihur dadin, esan zuen Iñaki Maurtua proiektuaren koordinatzaileak.

FourByThree proiektuak industrian erabiltzen diren robotak, doitasuna eta eraginkortasuna emateaz gain, langilearen eta robotaren arteko lankidetza beharrezkoa denean segurtasuna ere bermatzeko, baita biak lan-eremu berean lanean ari direnean ere, eskariari erantzuten dio. FourByThree proiektuaren ondoriozko hardware eta software arloko irtenbideak lau eszenario pilotutan probatu dira, industria-prozesu ezberdinekin lotuak: muntaketa, makina-erremintaren karga/deskarga, soldadura, errematxaketa eta bizar-kentzea.

Proiektuak 6.9 milioi euroko aurrekontu orokor bat izan du, partzialki Europar Batasunak finantzatuta Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Programa-esparruaren barnean. Ituna osatzen zuten bazkideak ikerketa-zentroak, industria eta teknologia oinarriko enpresak eta unibertsitateak dira.

Euskadiren kasuan, lau izan dira parte hartu duten enpresak. IK4-TEKNIKER ikerketa-zentroak, proiektuaren buruak, roboten programazio eta kontrolean duen ezagutza nahiz pertsonen eta roboten arteko lankidetzan duen esperientzia eskaini ditu. Komat, robotika arloan espezializatutako ingeniaritza-enpresa, integrazioaz arduratu da. Alfa enpresak teknologia berriarekin lotuta egin diren lau esperientzia pilotuetako bat baitaratu du, Precision Casting (APC) izeneko bere negozio-unitatean txertatu dena. Donostiako Prosumerlab, bestalde, proiektuaren hedapena egiteaz arduratu da.

PDF deskarga