Hidrogeno-arloko ikertzaile baten bila gabiltza

Data 17-03-2023 Tekniker

Lanpostuak eskarmentua eskatzen du higrogenoaren teknologietan, ahal izanez gero, elektrolisi-prozesuetan.

Teknikerren hidrogenoaren aldeko apustua sustatu nahi dugu, esparru horrek dituen erronka teknologikoei erantzunak emateko.

Horretarako, hidrogenoaren arloko ikertzailearen lanpostua Mekanika, Kimika, Fisika edo Materialak espezialitateetan Master, Ingeniaritza edo Lizentziatura mailako titulazioa duen pertsona batekin bete nahi dugu.

Lanpostuak hidrogeno-teknologietan aldez aurretiko esperientzia egiaztatua izatea eskatzen du, gutxienez 2 urtekoa, I+G jardueretan; ahal izanez gero, elektrolisi-prozesuen bidez hidrogenoa sortzen, industria-proiektuak egikaritzen eta I+G proposamenak prestatzen.

Nahitaez bete beharreko baldintza da ahozko ingelesa eta ingeles idatzia jakitea. Euskara jakitea ere desiragarria da.

Berehala hastea eskaintzen dugu, bai eta kontratu egonkorra eta egindako ekarpenekin bat egingo duen ordainsaria ere.

Ikertzailea teknologiaren abangoardian dagoen erakunde batean integratuko da, eta I+G+B proiektu berdingabeetan lan egingo du, goi-mailako ekipamendu zientifikoarekin.

Gure kudeaketa-politikak Tekniker osatzen duten pertsonak jartzen ditu erdigunean. Horien ezagutza eta egiten jakitea gure bezeroei aplikatu eta transferitzen zaizkie, beren lehiakortasuna hobetzen eta gizartearen ongizatea lortzen laguntzeko.

Informazio gehiago hemen