Eguzki-instalazio termikoetan ispiluak garbitzeko teknologia

Helburua

Eguzki-energia kontzentratuko instalazioetan (CSP) ispiluak garbitzeko lanetan ur-kontsumoa murriztea.

Emaitzak

TEKNIKERek hiru garapen jorratu ditu garbiketa-lanen ildoan, lan horietan ur-kontsumoa murriztu dadin.

Eguzki-energia kontzentratuko instalazioa, CSP, eguzki-instalazio termikoa, ura, garbiketa

Eguzki-energia kontzentratuko instalazioetan (CSP) ur-kontsumoa murrizteko xedez, TEKNIKERek ur-kontsumoa nabarmen murrizteko hiru teknologia garatu ditu, eguzki-instalazio termikoetan zikinkeria prebenitzeari eta ispiluak garbitzeari dagokionez.

Lehenik eta behin, zikinkeriaren aurkako estaldurak garatu ditu ispilu islatzaileetarako. Zikinkeriaren aurkako estaldurak aplikatuta, %50 arte murrizten da ispiluetan pilatzen den zikinkeria, eta horrek, aldi berean, garbiketa-premiak eta horren ondoriozko ur-kontsumoa murriztea ere ekartzen du.

Bigarrenik, CSP instalazioetako kolektoreen ispilu parabolikoetan integratutako zikinkeria-sentsorea garatu du, ispiluen zikinkeria-maila etengabe monitorizatzeko xedez, garbiketa-lanen maiztasuna optimizatze aldera.

Azkenik, zentro teknologikoak ispilu parabolikoak garbitzeko ultrasoinuen bidezko sistema bat garatu du, eta kolektore-modulua goitik behera zeharkatzeko kamioi batean integratu du. Soluzioak, zeinak ur-geruza fin baten bidez transferitzen duen bibrazio ultrasonikoa, 600 aldiz ur gutxiago erabiltzen du (zentral horiek instalatzen diren eremu lehorretan baliabide mugatua hori), mikra baino txikiagoak diren hauts-partikulak deuseztatzen ditu, eta ohiko garbiketa-tresnen (hala nola, eskuilen) urraduraren ondoriozko islagarritasun-galera saihesten du.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu