Deusto Business School-eko Executive MBAko parte-hartzaileek IK4-TEKNIKER bisitatuko dute.

Data 03-05-2016 IK4-TEKNIKER Tags Jardunaldiak .

Jardunaldia maiatzaren 6an izango da, zentro teknologikoko instalazioetan.

Deustuko Unibertsitateko Executive MBAko (EMBA) hogeita hamar bat parte-hartzailek maiatzaren 6an bisitatuko dituzte IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak Eibarren dituen instalazioak.

Prestakuntza programaren baitan jasotzen ari diren berrikuntza moduluan dago kokatuta aipatu bisita, eta, horrekin, zuzenean ezagutu ahal izango dute "berrikuntza eta horren aplikazioa industrian", erreferentziazko zentro teknologiko baten bitartez.

Jardunaldia elkarrekin antolatu dute Deusto Business School-ek eta IK4-TEKNIKERek, eta bi entitateek sinatutako akordioaren baitan dago kokatuta. Akordio horretan, enpresa eremuaren eta mundu akademikoaren arteko harremanak areagotzea hitzartu zen, zubiak eraikitzeko, graduko eta graduondoko ikasleak arlo profesionalean sartzea errazteko eta enpresak unibertsitatean duen presentzia aktibatzeko.