Datuen oinarritutako algoritmoen hobekuntza testuinguru informazio bidez kondizioaren monitorizazio alorrean

Data 06-11-2020 Tekniker

Kerman Lopez de Callek, zentro teknologikoko Informazio Sistema Adimendunen Unitateko ikertzaileak, «Datuen oinarritutako algoritmoen hobekuntza testuinguru informazio bidez kondizioaren monitorizazio alorrean» tesia aurkeztu du, zeinak makinen egoera monitorizatzeko algoritmoetan testuinguruaren rola aztertzea duen xede nagusia.

Condition monitoring prozesuko algoritmoen erabilerarekin zerikusia daukaten azterlan gehienek ez dute testuingurua metodologia horien ezarpenerako faktore erabakigarri gisa kontuan hartzen (condition monitoring deiturikoa datuetan oinarritutako diziplina bat da, makinen egoera hauteman eta aztertzeaz arduratzen dena). Hau da, alde batera uzten dituzte makinaren monitorizazioan eragiten duten faktore horiek.

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den Tekniker zentro teknologikoaren Informazio Sistema Adimendunen Unitateko Kerman Lopez de Calle ikertzaileak argitaratu duen tesiak, «Datuen oinarritutako algoritmoen hobekuntza testuinguru informazio bidez kondizioaren monitorizazio alorrean» izenburua duenak, makinen egoera hiru egoera ezberdinetan monitorizatzeko algoritmoetan testuinguruaren rola zein den aztertzea du xede nagusi, eta, horretarako, egoera bakoitzaren mugei eta baliabideei erreparatu die.

Zehazki, honako aplikazio-ingurune hauek aztertzen dira: jardun aldakorra duen haize-errota baten biderkatzaile bat, degradazio-bilakaera ezezaguna duten eta egonkorrean jarduten duten makina birakariak eta modelo fisiko baten laguntzarekin diagnostikatutako eragingailu elektromagnetiko bat.

Gainera, kasu bakoitzaren testuingurua aztertzen da, eta irtenbideak proposatzen ditu, makinaren baldintzen monitorizazioa hobetzeko garatu diren algoritmoen bidez. Ondorioek aztertutako hiru agertoki horietarako nahiz bestelako monitorizazio-arazoak dauzkatenetarako balio dezakete.

«Datuen oinarritutako algoritmoen hobekuntza testuinguru informazio bidez kondizioaren monitorizazio alorrean» tesia Basilio Sierra Araujo UPV/EHUko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saileko katedradunak eta Susana Ferreiro del Rio Teknikerreko Informazio Sistema Adimendunen Unitateko ikertzaileak zuzendu dute.