Tekniker

Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa (Detekzio optikoa)

Helburua

Biomarkatzaileak identifikatzea eta kuantifikatzea gorputzeko fluidoen laginetan.

Emaitzak

Gainazaleko plasmoi lokalizatuen erresonantzian (LSPR) oinarritutako gailu mikrofluidikoa, odoleko biomarkatzaileak (zelulak) identifikatzeko.

Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa (Detekzio optikoa)

Gaixotasunaren bilakaeraren segimendua egiteko eta tratamenduarekiko erantzuna monitorizatzeko aukera ematen duten metodoak garatzeak balio kliniko handia du, aukera ematen baitu gaixotasunaren eboluzioa hobetzeko erabakiak hartzeko.

Odol periferikoko biomarkatzaileak identifikatzeak aukera ematen du parametro horiek ebaluatzeko, teknika ez-inbaditzaileen bidez.

IK4-TEKNIKERek gainazaleko plasmoi lokalizatuen erresonantzian (LSPR) oinarritutako gailu bat garatu du, eta hura gailu mikrofluidiko bati akoplatuta —zeinaren barrutik odolak zirkulatzen baitu—, biomarkatzaileak detektatzen ditu sentikortasun handiz, eta, beraz, gaixotasunaren segimendua eta tratamenduarekiko erantzunaren monitorizazioa egitea errazten du.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu