Bikaintasunari saria, elkarlaneko robotikara aplikatutako teknologietan

Data 21-06-2021 Tekniker

Pertsonen eta Ordenagailuen arteko Interakzioaren Elkarteak (AIPO) Teknikerren garatutako master-amaierako lan bat saritu du, "Errealitate misto multimodaleko teknologiei eta teknologia horiek elkarlaneko robotika-eremu batean integratzeari buruzko azterlana" izenekoa.

ertsonen eta Ordenagailuen Interakzioaren arloko (IPO) gradu-amaierako lanen (GAL) eta master-amaierako lanen (MAL) 6. sariketan jasotako lanak ebaluatu ondoren, zeina Pertsonen eta Ordenagailuen arteko Interakzioaren Elkarteak (AIPO) antolatu duen, elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eratutako epaimahaiak MAL onenaren saria eman dio "Errealitate misto multimodaleko teknologiei eta teknologia horiek elkarlaneko robotika-eremu batean integratzeari buruzko azterlana" lanari. Bada, Andoni Riverak Teknikerren egin zuen lan hori 2019an, zentro teknologikoak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen hezitzailearen esparruan.

Sariak 350 euro eta Pertsonen eta Ordenagailuen arteko Interakzioari buruzko Nazioarteko XXI. Biltzarrerako doako inskripzioa (lineakoa) biltzen ditu (Biltzarra irailaren 22tik 24ra izango da, Malagan).

MALa amaitu ondoren, Andoni Riverak doktoretza-prozesua abiatu zuen zentro teknologikoan, erabiltzaileek pertsona-robot interakzioan duten esperientziari eta interakzioan aritzeko teknika berriei buruzko ikerketan sakontzeko, eta, gaur egun, prozesu horretan jarraitzen du.

Sari horrek aitortza egin dio Andoni Riveraren lan onari, eta Teknikerrek ikasleak prestatzearekin nahiz talenturik gazteenen artean ikerketa-bokazioa sustatzearekin duen konpromisoa islatzen du.