Berrikuntza prozesuen integrazioa

Helburua

Enpresen arteko lankidetza dinamizatzea eta enpresak gidatzea, lankidetza garatzeko beharrezko ezagutza teknologikoa emanez, eta enpresei laguntzea I+Gko proiektu bat diseinatzen.

Emaitzak

Eskualdeko enpresekin batera landu daitezkeen arloen identifikazioa, produktuak hobetu, produktu berriak sortu eta merkatu berriak bilatzeko asmoarekin. 

Berrikuntza prozesuen integrazioa

Enpresen profilen gaineko informazioa bildu zen, hau da, tamaina, jarduerak, bezero sektoreak, merkatuak eta bakoitzaren erronka nagusiak.

Lehen azterketa horren ondoren, enpresekin elkarrizketa indibidualak egin ziren; bertan, egindako lehen analisien emaitzak jakinarazi ziren eta lankidetzarako lehenengo aukerak kontrastatu, eta aldi berean Fabrikazio Aurreratuaren gaineko lehen osoko jardunaldia antolatu zen.

Bukatzeko, eskualdeko enpresekin batera landu daitezkeen arloak identifikatu ziren, produktuak hobetu, produktu berriak sortu eta merkatu berriak bilatzeko asmoarekin.