Begira ezazu LUBMAT 2016ren behin betiko egitaraua

Data 16-05-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Bilboko Euskalduna Jauregiak biltzarraren bosgarren edizioa hartuko du ekainaren 7an eta 8an, eta 80 hitzalditik gora egingo dira bertan.

Ekitaldiaren hurrengo ediziorako hilabete baino gutxiago falta den honetan, dagoeneko itxita dago LUBMAT 2016ren behin betiko egitaraua. Lubrikazio, mantentze-lan eta tribologia gaietako profesional bikainenen 80tik gora hitzaldirekin, guztia prest dago Bilboko Euskalduna Jauregiak biltzarraren bosgarren edizioa har dezan ekainaren 7an eta 8an.

LUMBAT 2016ri buruz

Erresuma Batuko Jost Institute for Tribotechnology-ren eta IK4-TEKNIKERen arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz sortu zen LUBMAT, eta, pixkanaka, ekitaldi europar giltzarria bihurtu da sektore horretako industriak produktuetan eta zerbitzuetan egondako azken aurrerapenak parteka ditzan.
Prestatzen ari garen edizioan, honako gaiekin lotutako gaiak jorratuko dira: lubrifikazioaren kudeaketa, lubrifikatzaileak eta fluido bereziak, aktiboen fidagarritasuna eta kudeaketa, olioaren egoeraren monitorizazioa eta tribologia.

Begira ezazu LUBMAT 2016ren behin betiko egitaraua