Begira ezazu IoT Week 2018 biltzarraren behin betiko egitaraua

Data 24-05-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak . IoT .

Ekainaren 4tik 7ra bitarte, Internet of Things-arekin lotutako azken joerei eta berrikuntzei buruzko biltzarraren 10. edizioa izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Hilabete bat baino gutxiago falta da IoT Week biltzarraren 10. ediziorako. Bertan, IoT (Internet of Things edo Gauzen Internet) teknologien inguruko azken joerak eta berrikuntzak aztertuko dira, eta biltzarraren behin betiko egitaraua itxita dago jada.

Gauzen Internetekin lotutako 100 hitzaldi baino gehiago izango da Bilboko Euskalduna Jauregian ekainaren 4tik 7ra bitarte. Biltzarrean landuko diren gaien inguruan egongo dira, besteak beste, goraka ari diren teknologiak, adimen artifiziala, hiri adimendunak, Big Data edo 4.0 Industria.

IoT Week biltzarra

IoT Week biltzarra Gauzen Internetekin lotutako joeren eta berrikuntzen inguruan urtero egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da, eta 2011. urteaz geroztik egiten da. Biltzarraren helburua da IoT teknologien inguruko nazioarteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea, sektore akademikoko edo industriako eragile nagusien eta administrazio publikoen artean.

Informazio gehiago izateko

Sartu hona IoT Week 2018 biltzarraren egitarau osoa ikusteko.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sar zaitez IoT Week 2018 biltzarraren webgunean.