IoT Week 2018 biltzarreko babesle izan nahi al duzu?

Data 14-02-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak . IoT .

Internet of Things Week 2018 biltzarrean Gauzen Internetaren esparruko azken joerak eta berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dira.

IoT Week 2018 biltzarra ekainaren 4tik 7ra bitarte egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldian, IoTaren, adimen artifizialaren, Big Dataren edo 4.0 Industriaren esparruan sortzen ari diren teknologiak ezagutzeko aukera izango da.

“Where the experts meet, and the future is crafted” esloganarekin, biltzarrak aukera emango du ekonomiarako sektore estrategikoetan teknologia digitalak aplikatzean diharduten nazioarteko erakundeen, ikerketa-zentroen, enpresen eta start-upen artean aliantzak eta loturak sortzeko eta indartzeko, eta industrian epe ertain eta laburrean eragina izango duten joerak hobeto ezagutzeko.

Biltzarrak babesle (sponsor) izateko hiru modalitate eskaintzen ditu:

Platinum Sponsor

  • Irekierako keynote-a
  • Saio bat biltzar-areto nagusian
  • Lehentasuna erakusketa-eremuan gune bat hautatzeko
  • Doako akreditazioa IoT 2018ko sponsor kategoriako kide gisa
  • 8 VIP afari doan 
  • 20 izen-emate osagarri
  • Konpainiaren logoa bertaratzen direnen identifikazio-txarteletan jartzea 
  • Logoa biltzarreko poltsetan jartzea
  • Konpainiaren txertatzeak biltzarreko poltsetan
  • Platinum Sponsor izatearen errekonozimendua inprimatutako material guztietan: programa, liburuxkak, kamisetak, roll-up, etab.) 
  • Konpainiaren logoa komunikabideetako sustapen-kanpainetan (banners) jartzea
  • Konpainiaren aurkezpena sustapen-ekitaldietan 
  • Brandinga sustapen-ekitaldietan
  • Logoa biltzarreko webgunean jartzea 
  • Konpainiaren webgunera sartzeko esteka biltzarreko webgunean
  • Konpainiaren aurkezpena newsletter-ean
  • Konpainiaren logoa biltzarreko aurkezpen ofizialak biltzen dituen slideshare-an agertzea
  • Konpainiaren logoa bideoan

Gold Sponsor

  • Keynote-a arratsaldeko saioan
  • Session keynote/chairmanship 
  • Erakusketa-eremuan lehentasunezko gunea hautatzeko aukera
  • Doako akreditazioa IoT 2018ko kide arrunt gisa
  • 3 VIP afari doan 
  • 10 izen-emate osagarri
  • Konpainiaren txertatzeak biltzarreko poltsetan
  • Gold Sponsor izatearen errekonozimendua inprimatutako material guztietan: programa, liburuxkak, kamisetak, roll-up, etab.) 
  • Konpainiaren logoa komunikabideetako sustapen-kanpainetan (banners) jartzea
  • Konpainiaren aurkezpena sustapen-ekitaldietan 
  • Brandinga sustapen-ekitaldietan
  • Logoa biltzarreko webgunean jartzea 
  • Konpainiaren webgunera sartzeko esteka biltzarreko webgunean
  • Konpainiaren aurkezpena newsletter-ean
  • Konpainiaren logoa biltzarreko aurkezpen ofizialak biltzen dituen slideshare-an agertzea
  • Konpainiaren logoa bideoan

Silver Sponsor

  • Doako akreditazioa IoT 2018ko kide arrunt gisa
  • VIP afari 1 doan
  • 5 izen-emate osagarri
  • Silver Sponsor izatearen errekonozimendua inprimatutako material guztietan: programa, liburuxkak, kamisetak, roll-up, etab.) 
  • Konpainiaren logoa komunikabideetako sustapen-kanpainetan (banners) jartzea
  • Logoa biltzarreko webgunean jartzea 
  • Konpainiaren webgunera sartzeko esteka biltzarreko webgunean
  • Konpainiaren aurkezpena newsletter-ean
  • Konpainiaren logoa biltzarreko aurkezpen ofizialak biltzen dituen slideshare-an agertzea
  • Konpainiaren logoa bideoan

Informazio gehiago

IoT Week 2018 biltzarreko babesle izateko aukerei eta baldintzei buruz informazio gehiago izateko, babesleen atalera jo dezakezu biltzarraren webgunean.