Zure enpresaren presentzia sustatu nahi duzu, High Speed Machining 2018 biltzarra babestuz?

Data 07-02-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

High Speed Machining biltzarraren hamalaugarren edizioa aukera bikaina izango da abiadura handiko mekanizazioan lan egiten duten enpresak eta erakundeak elkartzeko.

Apirilaren 17an eta 18an, fabrikazio-teknologiei buruzko High Speed Machining 2018 biltzarraren XIV. edizioa egingo da Donostiako Kursaal jauregian, eta, besteak beste, errendimendu handiko mekanizazioa, laser bidezko mekanizazioa eta ehundura bidezko mekanizazioa jorratuko dira bertan.

“Produktibitatea, kalitatea eta digitalizazioa” esloganaren pean, biltzarrak ekitaldia babesteko aukera eman nahi die erakundeei.

Biltzarraren antolakuntzak babesa emateko hiru modalitate hauek prestatu ditu:

Gold Sponsor

  • Hiru inskripzio doan
  • Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
  • Banner-ak bilera-geletako pantailetan (ponentzien aurretik)
  • Poster korporatiboei bideratutako eremu bat (bilera-gela guztietan eta harrera-gunean)
  • Biltzarraren poltsan publizitatea duen materiala sartzeko aukera
  • %20ko deskontua stand batean

Silver Sponsor

  • Bi inskripzio doan
  • Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
  • Sponsor-ak hautatutako bezero batentzako prezio-murrizketa biltzarrean
  • Banner-ak bilera-geletako pantailetan (ponentzien aurretik)
  • Biltzarraren poltsan publizitatea duen materiala sartzeko aukera
  • eko deskontua stand batean

Bronze Sponsor

  • Inskripzio bat doan
  • Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea

Babesletza-aukerei eta -baldintzei eta HSM biltzarrari buruzko informazio gehiago edukitzeko, babesletzen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.