Automatizazio eta robotika industriala, tren bat abian

Data 20-12-2017 IK4-TEKNIKER Tags Automatizazioa eta robotica industriala .

Automatizazio eta robotika industriala hainbat sektoretan ezartzen ari da eta, ondorioz, produkzio-prozesuak aldatzen ari dira. Horrenbestez, IK4-TEKNIKER zentroak laguntza ematen die enpresei, haien beharretara ongien egokitzen den automatizazio-soluzioa aurkitzeko.

Euskadiko industria-ehundurak gaitasun handia dauka manufaktura-jarduerari lotutako teknologia aurreratuenak (hala nola, automatizazioa edo prozesuen optimizazioa) integratzeko.

Ingeniaritzako barne- eta kanpo-baliabideek estaltzen dituzte manufaktura-enpresen behar teknologikoak; alabaina, horretaz gain, zentro teknologikoen sarearen eta unibertsitateen euskarria ere badago, I+G jardueretan batez ere.

Automatizazioaren eremuan, planteamendu jakin bati zehaztu behar zaio irtenbide bakoitza, askotariko teknologiak erabiliz; esaterako, ikusmen artifiziala, sentsorika aurreratua, industria-komunikazioak, robotika, PLCak, CNCak eta abar.

Robotek irtenbide malguak eta berriro konfigura daitezkeenak eskaintzen dituzte, eta automatizazioan duten eginkizuna giltzarria da; izan ere, nabarmen aldatu dituzte ekoizpen-prozesu batzuk; besteak beste, soldadura, paletizatzea edo packaginga.

Automatizazio-prozesu bati ekin aurretik, oso garrantzitsua da horren bidez lortu nahi den inbertsioaren itzulketa kontuan hartzea. IK4-TEKNIKERen automatizazioaren eta robotika industrialaren irtenbideak hainbat fase dauzka: Prospekzio teknologikoa; bideragarritasun-azterketa; simulazioa eta diseinua; irtenbide pilotuaren garapena; ezarpena eta abian jartzea; eta eguneratzea eta jarraipena.

Eneko Ugalde, IK4-TEKNIKEReko Automatizazio eta Robotika Industrialaren Koordinatzailea

PDF deskarga