Akatsik gabeko fabrikazio-sistema berrietarantz aurrera egiteko teknologia digitalak

Data 08-11-2021 Tekniker

Akatsik gabeko fabrikazioa teknologia digitaletan oinarritzen da gero eta gehiago, fabrikatutako piezetan eskakizun handienak lortzeko. REDAMP proiektuak, non Teknikerrek parte hartzen duen, teknologia digitalak garatzen ditu fabrikazio gehigarrian oinarritutako fabrikazio-prozesuak hobetzeko.

Akatsik gabeko fabrikazioa edo ZDM (ingelesezko siglen arabera, Zero Defect Manufacturing) gaur egun fabrikazio aurreratuek duen helburu nagusienetekoa da. Produktu industrialaren kalitatea erabiltzen den ekipamenduaren fidagarritasunaren araberakoa da, baita piezak eta osagaiak fabrikatzeko eta konpontzeko prozesuen egonkortasunaren araberakoa ere. Makina nahiz prozesuko edozein akatsek azken produktuan inperfekzioak eragin ditzake.

Testuinguru honetan sortu da REDAMP izeneko ekimena eta ekimen horren parte da Tekniker, Basque Research And Technology Alliance-ko kidea. Proiektuaren helburua da teknologia digitalak aplikatzea akatsak goiz detektatzeko, zuzenduriko energia-deposizioan (ingelesez directed energy deposition (DED) oinarritutako fabrikazio gehigarriko prozesuetan berehalako konponketa egiteko, materiala alperrik ez galtzeko eta, era berean, hainbat sektoretan balio erantsi handiko egitura-aplikazioetarako DED piezen ziurtapena ahalbidetzeko.

Zehazki, proiektuaren ardatza izan da fabrikazio-prozesuan integratutako monitorizazio-teknika aurreratuak garatzea, saiakuntza ez-suntsitzaileen (END edo, ingelesez, NDT) bidez akatsak detektatzeko teknologiak garatzea eta DED prozesuei aplikatutako Adimen Artifiziala garatzea. Horrela, fabrikatutako piezen kalitatea handitu nahi da, materialen kontsumoa murriztuz eta akatsik gabeko piezak lortzen direla ziurtatuz.

Horretarako, azpiegitura bat garatu da prozesuan sortutako datuak jasotzeko, prozesatzeko eta analizatzeko (ikusmen sentsoreak, hiru dimentsiotako sentsoreak, makina-datuak, prozesuaren parametroak, amaierako kalitatearen datuak).

Teknikerrek proiektuan parte hartu du monitorizazio teknikak aplikatzen eta laserrean oinarritutako DED prozesuen gaineko datuen analisia egiten, zehazki LMD prozesuan. Hori guztia Laser Cladding edo Laser Metal Deposition (LMD) izenez ere ezaguna den laser bidezko materialaren ekarpen-teknologian Teknikerrek duen esperientziari eta ezagutzari esker egin du, bai eta neurketa-sistema metrologikoen eta ikusmen artifizialeko sistemen bidezko prozesuaren monitorizazioan eta kontrolean duen ezagutzari ere.

Sortutako datuak monitorizatzeko eta aztertzeko konponbideek egungo fabrikazio gehigarrien prozesuak sendotzen lagunduko du. Hori dela eta, proiektuaren ikuspegia azken erabiltzaileentzat kalitate handiagoko produktuak sortzean oinarritzen da, argi eta garbi, baita fabrikazio gehigarriko makinen eta ekipoen fabrikatzaileei dagozkien egungo fabrikazio-sistemak hobetzean ere.

Azken finean, akatsik gabeko fabrikazio-sistemetan aurrera egitea ezinbestekoa da industria-fabrikazioaren prozesuen fidagarritasuna handitze aldera eta fabrikatutako piezetean exijentzia handieneko emaitzak lortzeko.

Ikusi bideoak hemen

-Hand eye cali-In process 3D scanning in a directed energy depositionbration procedure of 3D scanner mounted on a directed energy deposition head

-Camera based monitoring of a laser based DED process

-In process 3D scanning in a directed energy deposition