Adimen Aritifizial enbebitua eta konfiantzazkoa industria ekoizpena optimizatzeko

Data 16-12-2020 Tekniker

Teknikerrek AI-PROFICIENT europar proiektuan hartuko du parte mantentze-estrategietan, efikazian, kalitatean eragina duten adimen artifizialeko konfiantzazko zerbitzuak garatzeko helburuarekin.

Adimen artifizialeko teknologia aurreratuak ekoizpen prozesuetan inplementatzeak onura handiak ekar ditzakete makina eta prozesu-lerroen operazioetan eta mantentze-lanetan, eta baita pertsonen eta makinen arteko lankidetza erraztu ere.

Testuinguru horretan, Tekniker zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoaren kide izanik, AI-PROFICIENT (Artificial Intelligence for Improved Production Efficiency, Quality and Maintenance) europar proiektuan hartzen du parte, industria prozesuen eta aktiboen kalitatea, produktibitatea eta mantentze-lanak hobetzen lagunduko duten zerbitzu adimentsuen sorta berria garatzeko helburuarekin. AAren gaitasunak eta pertsonen ezagutzak ahalik eta gehien aprobetxatuz, AI-PROFICIENT proiektuak kontrol proaktiborako estrategiak garatuko ditu fabrikazio prozesua hiru zentzutan hobetzeko: ekoizpenaren eraginkortasuna, kalitatea eta mantentze-lana.

Teknikerrek adimen artifizialeko teknologien garapenean duen esperientzia ekarriko du hainbat produktu eta irtenbide adimendu sortzeko, sentsoreak eta osagaietatik hasi eta robotika eta sistema konplexu optimizatura arte. Bereziki interesgarria da adimena tokiko prozesatze-euskarrietan sartzea (‘Edge computing’ delakoa), proiektuaren barruan Tekniker buruan duen jarduera. Hemen, algoritmoenn datuak aurre-prozesatzeko, anomaliak identifikatzeko eta modu autonomoan jarduteko gaitasuna sartzen da, baina, are gehiago, ikasteko eta norbera egokitzeko gaitasunak, zeinak Edge mailan enbebiduko diren (p.e. MEMS eta PLCak), prozesuaren osagaien eta lerroen kontrola hobetzeko.

Halaber, proiektuak planta barruan sistema adimentsuak barneratzean aurre egiten jarraituko du, langileei hurbiltzeko eta interakzio naturala, auto-egokigarria eta konfiantzazkoa errazteko, lankidetzak haien garapen profesionala ere sustatzea bultzatzeko. Zentzu horretan, Tekniker sistema horiekin interakzio gaitasunak hobetzean oinarrituko da, eta baita haren fidagarritasun mailan ere, ‘ethics by design´ kontzeptua barneratzeko estrategiaren barruan.

AI-PROFICIENT barruan, Teknikerrek proiektuaren koordinazioan eta prozesuaren industrientzako soluzioen garapenean eta demostrazioan hartuko du parte, are zehatzago, Frantziako Continental pneumatikoen ekoizpen plantan (Sarreguemines) eta Belgikako eta Alemaniako Olefins and Polimers INEOS ekoizpen plantetan.

Bukatzeko, Ibermatikako industria dibisioarekin ere egingo du lan industrian gertatzen ari den digitalizazioa aprobetxatuko duten algoritmo berriak sortzen, plantako langileekin hainbat mailatan kolaboratzeko gai diren sistema adimendunak sortzeko. Lankidetza hau Manufacturing Operational Management (MOM) Expertise Center barruan sartzen da, Tekniker eta Ibermáticaren arteko aliantza, 4.0 Industriako proiektu estrategikoetan.