Meetech Spain

Data12-06-2024 - 14-06-2024 Data

MEEU aretoa, Madril

meetech spain, berrikuntza, ekosistema berritzailea, zentro teknologikoak

Meetech Spain Espainiako ekosistema berritzailean erreferente den ekitaldi disruptiboa da, FEDITek, Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioak, antolatua.

Zentro Teknologikoen, ikerketa-erakundeen eta enpresen arteko topagune, konexio eta lankidetzarako gune paregabea da, batzen dituen elementu nagusiari esker: teknologia.

Meetech Spain Showroom baten inguruan ospatzen da (parte hartzen duten erakundeen teknologia- eta berrikuntza-gaitasunen erakusleihoa eta networkingerako espazioa), eta Challenge bat ere bai, esparru ekonomiko erabakigarri batean enpresa baten benetako premia edo problematikari irtenbide berritzaileak proposatzen dizkioten ikertzaile eta teknologoen artean.

Ekitaldiak formatu berritzailea du, bertaratuen arteko konexioa errazten duena eta, gainera, pitch formatuko eduki interesgarriak eta goi mailako aditu ugarirekin osatutako mahai-inguruak eskainiko dituena. Teknikerrek ekitaldian parte hartuko du.

Erreserbatu ekainaren 12a, 13a eta 14a.

Meetech Spaini buruzko informazio gehiago hemen.

Horrela izan zen Meetech Spain 2023. Ikusi bideoa.



Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.