Euskadiko aurrerapen teknologikoaren adibideak eramango ditu aurten Basque Industry 4.0k Hannover Messera

Data 16-04-2018 IK4-TEKNIKER Tags Azokak .

Munduko azoka industrialik garrantzitsuenean euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egiten da teknologia-zentroen, start-upen, unibertsitate sistemaren clusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzearekin.

Basque Industry 4.0 Europako azoka industrialik garrantzitsuena den Hannover Messera itzuliko da, datorren apirilaren 23tik 27ra, eduki berriekin eta estrategia irmo eta sendotuarekin.

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Manu Salaverria, Industry 4.0 Gidaritza Taldeko zuzendari exekutiboak eman dituzte ezagutzera Euskadiko standaren xehetasunak: teknologia-zentroek industriarentzat garatutako teknologien adibideak, Bind 4.0 azelerazio programan parte hartu duten start-upak, edota pertsonen prestakuntza 4.0 industriaren esparruan.

Basque Industry 4.0 standa

Basque Industry 4.0 standa, Spriren koordinaziopean, 27. pabilioian kokatuko da, Global Business & Markets deitutako espazioan eta 140 metro koadro izango ditu. Bertan, euskal teknologia-zentroek euren teknologiak erakutsiko dituzte Hannoverren. IK4-TEKNIKER-ek, energia-transmisiorako monitorizazioa eta alerta erakutsiko du azokan, beste gai batzuen artean.

Iaz, Basque Industry 4.0 nazioartean aurkezteko balio izan zuen azokak; aurten berriz, munduko agertokirik onenetakoan bere presentzia sendotzeko baliatu nahi da.

PDF deskarga