4.0 mantentze-lana gakoa da etorkizuneko fabrikan

Data 02-09-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Fidagarritasuna eta mantentze-lan igarlea etorkizuneko fabrikan.

Industriaren mantentze-lanak giltzarria dira 4.0 Industrian, bai Big Data-k, machine learning-ak, Condition Monitoring-ak eta abarrek eskaintzen dituzten aukera berriez baliatzeko, bai negoziorako eredu berriak ezartzeko.

Gauzak horrela, IK4-TEKNIKER - Lubrication Management-ek fidagarritasun-estrategietan eta mantentze-lan igarlean dihardu lanean, 4.0 mantentze-lanen barruan, "etorkizuneko fabrikan" ezartzeko horiek. Izan ere, 2016ko irailaren 1ean eta 2an, izenburu hau duen txostena aurkeztu du STLE Latinoamerikak (Lubrifikazioko eta Tribologiako Ingeniarien Elkarte Latinoamerikarrak) laugarren aldiz antolatu duen Mantentze-lanei eta Lubrifikazioari buruzko Mintegi Latinoamerikarrean: "4.0 mantentze-lana: fidagarritasun-estrategia eta mantentze-lan igarlea etorkizuneko fabrikan".

Datuak tratatuz, egoera-monitorizazioan aditua denaren ezagutza sartuta lortzen diren onurei eta abantailei buruzkoa izan da hitzaldia, batez ere. Hori guztia, datuak prozesatzeko tresnak erabiliz eta ezarriz, analitika igarlea sartuz, akatsak edo etorkizuneko gertaerak aurreikusiz edo igarriz -makinaren jokaeran oinarrituta-, Big Data kontzeptua txertatuz edota emaitzen hautemangarritasuna eta neurketa denbora-epe zehatzean eginez.

Aipatu gaia oso garrantzitsua da IK4-TEKNIKERentzat, izan ere, bere ustez, egungo kudeaketari egokitu behar zaizkio "smart" prozesuak, baliabideak eta mantentze-lanetarako metodoak.